Informatikan, sistema eragilea hardware edo euskarri fisikoaren eta erabiltzailearen artean lotura lanak egiten dituen softwarea da, erabiltzaileak hardwarean instalaturiko programa, dokumentu edo bestelako baliabideetarako sarbidea ematen duena. Horretaz gainera, sistema eragileen funtzioak dira erabiltzaileak izan ditzakeen arazoei soluzioa eman (fitxategiak bilatu, adibidez), prozesuak eta memoriak kudeatu eta sareak nahiz periferikoak maneiatzea. Moduluka antolaturik eratzen da, eta horien artean oinarrikoari kernel deritzo.
Sistema eragile ezagunak
- DOS, 1981 urtean sortua, 1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran ordenagailu pertsonaletan gehien erabili zen sistema eragilea izan zen. Oso baliabide mugatuak zituen ordea, eta erabiltzailearekiko interfazea karaktere motakoa zen.
- Windows-ek DOS sistema ordezkatu zuen 1990eko hamarkadaren hasieran. Gerora hainbat bertsio atera dira, eta egun ordenagailu pertsonal gehienetan erabiltzen den sistema eragilea da. Efiziente eta fidagarria da, baino baliabide asko kontsumitzen ditu.
- UNIX, 1969 urtean sortua, ordenagailu pertsonalentzako lehen sistema eragilea da. Horren aldaera bat LINUX da, egun Windows sistemen alternatiba nagusia da. Kode irekiko sistema da, eta kasu gehienetan doanekoa. Oso baliabide gutxi kontsumitzen ditu eta aldi berean fidagarria da.
- MAC/OS X, 1980eko hamarkadan sortu zen horren aurrekaria, erabiltzaileari interfaze grafikoa eskaintzen zion lehen sistema moduan. Egun, Apple markako ordenagailuetan erabiltzen da modu esklusiboak. Kode itxia du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, operating system; gaztelaniaz, sistema operativo.
Loturiko artikuluak
Botere-sistemaBotere-sistema subjektu, erakunde, diskurtso eta mekanismo sozialen multzo bat da, oro har klase eta erakunde boteretsuen interesarekin, kontrolarekin eta hertsadurarekin lotuta dagoena, sistemaren beraren egonkortasuna lortzeko eratzen dena,…
Dokumentuak (informatika)Informatikan, dokumentu elektronikoak programa informatikoak eta sistema eragileko fitxatehiak ez diren fitxategi informatikoak dira, datuak, testua, irudiak eta bestelako informazioa dutenak, erabiltzaile arruntak hauiek zabalduz bisualizatu, kontsultatu edo…
Sistema-administratzaileaSare moduan antolatutako sistema informatiko batean, sistema-administratzailea (ingelesez, sysadmin) sistema osoaren funtzionamendu eta erabilera kontrolatzen duen teknikaria da, hardawarea eta softwarea instalatu eta konfiguratu, lan-kontuak eta baimenak esleitu,…