En derecho, el sistema jurídico es el conjunto de normas jurídicas vigentes en un país o región, comprendiendo el ordenamiento jurídico junto con las instituciones y procedimientos que…
Etxeko lan sistema, etxeko ekoizpen-sistema, sistema domestikoa (ingelesez, domestic system), Kauffsystem ere deitua, bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan bereziki Mendebaldeko Europan garatutako ekoizpen-sistema protoindustriala izan zen, non familiek, nekazariek gehienetan, euren etxeetan artisautza-lanak egin eta produktuak merkatari bati saltzen zizkioten. Sistema Erdi Aroan nagusitu zen gremioen sistema baino malguagoa zen: merkatari kapitalistei gremioen araudi zorrotza saihesteko aukera izateaz gainera, hiriak guztiz garaturik ez ziren garai hartan langileek ez ziren euren etxeetatik mugitu behar lan egiteko. Etxeko lan sistema baliatu zuten sektore ekonomiko nagusia ehungintza izan zen, eta emakumeak izan ziren bereziki sistema horretan jardun zutenak. Etxeko eta soldatapeko sistema horrek independentzia ekonomikoa eman zien horretan ziharduten langileei, eta horregatik uste da familia nuklearraren sorreraren eta garapenaren faktore bat sistema horretan aurkitzen dela.
Historikoki, luze iraun ez bazuen ere, etxeko lan sistema Erdi Aroko gremio-sistematik kapitalismorako zubi lanak egin zituela, Industria Iraultzarako bidea eginez (ikus, protoindustrializazioa). Baina, industria-iraultzarako bide horretan beste pauso eman zen aurrerago, merkatariak beraiek bilakatu zirenean nekazariek lan egiteko behar zituzten materialen hornitzaileak, gero ekoitzitako guztia jasotzeko, Verlaggsystem edo putting-out system delakoa garatuz. Berrikuntza horrekin, etxeko langileek ez zuten inongo materialik erosi behar eta produktuen salmenta merkatari kapitalista esku geratzen zen. Horrela, antzinako etxeko lan sistema aldatu egin zen: etxeko sisteman nekazariak euren ekoizpen bitartekoen jabe izatetik, putting-out sisteman soldatapeko langileak izatera pasa ziren, enpresari kapitalistaren mendean. Sistema horri esker, herritar xumeen bizimodua hobetu zen, eta horrek kapitalismoak hastapenetan garatzeko behar zuen barne-kontsumoa gehitu zen. Etxeko sistemak behar zuen teknologia ordea oso sinplea zen, eta produktu konplexuagoak eta masa-produkzioa garatzerakoan agerian geratu ziren bere mugak. Gainera, XVIII. mendean zehar populazioa oso azkar igo zen, eta etxeko sistema, bere jatorrizko bertsioan nahiz geroagoko putting-out sistema moduan, ez zen gai izan populazio horren guztiaren beharrak asetzeko, etxeetan eta gehienbat eskuz lan egiten ekoizpen ahalmena oso mugatua baitzen. XVIII. mendearen bukaera aldera, ehungintzako lanak egiten zituzten makinak asmatu ziren, hala nola Spinning Jenny eta Cotton Gin deitu zirenak. Makina horiek maneiatzeko ez ziren beharrezko bereziki trebatutako langileak, eta hirietan pilatzen hasi zen jende xumea eta lanbiderik gabekoa egokia zen makina horietan lan egiteko, kostu txikiagoan eta azkarrago gainera. Beraz, lantegi kapitalistak, hirietan, egokiagoak ziren zalantzarik gabe, industria-ekoizpena gehitu, kostuak murriztu eta kapitalisten mozkinak gehitzeko. Etxeko sistema desagertzear zegoen horrela, eta fabrika-sistema abian, Industria Iraultzarako bidea zabalduz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.