Sistema adimentsuak (sistema adituak)


KategoriakInformatika

Sistema adimentsuak edo sistema adituak problemak ebatzi eta erabaki arrazionalak hartzeko gizakiaren kognizio-prozesu eta jokabideak garatu egiten dituen aplikazio informatikoa da,  gizakiaren adimenaren propietateak, ezaugarriak, tresnak eta mekanismoak baliatzen saiatzen dena. Adimenarekin batera, sistema adimentsuek hautemateko ahalmena ere izaten dute, eta jasotako informazioa modu egokian bildu, laburtu eta horretan oinarritua erabakiak hartzen dituzte; aldi berean, esperientziatik ikasteko ahalmena dute. Datuen analisian oinarrituako adimen artifizialeko sistemak ez bezala, sistema adituek oinarrian ontologia batean oinarritzen dira, kontzeptuak eta inferentzia-erregelak barneratuz.  Adimen artifiziala da sistema adimentsuak garatu eta aplikatzeko kontzeptu eta tresnak garatzen dituen arlo teorikoa. Sistema adimentsuen adibide argi bat ibilgailu autonomoak dira: gizakiak bezalaxe, ibiltzerakoan ingurunetik informazioa jaso, interpretatu eta erabakiak hartu behar dituzte.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistemas expertos, sistemas inteligentes.

214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.