Sinesmenak ideia, pentsamendu, jarrera eta haiei loturiko praktika multzo bateratu bat dira, subjektuaren gogamena eta kultura, hots, gizakiaren barne bizitza nahiz gizarte harremanak egituratu egiten dituztenak. Sinesmenek osatzen duten multzo bateratuaren bitartez, subjektuaren kosmobisioa eta mundu ikuskera eratzen dira. Magia, mitoak eta erlijioa izaten dira, antzinako kulturetan, sinesmenen atal nagusiak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, beliefs; gaztelaniaz, creencias.
Loturiko artikuluak
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.