Sindikatu bertikala


KategoriakPolitika

Sindikatu bertikala langileak eta enpresariak erakunde berean biltzen dituen sindikatu edo lan erakunde mota bat da, langileak baino biltzen ez dituzten klase-sindikatu edo sindikatu horizontalekin kontrara, eta gehienetan sektore ekonomiko edo lanbide baten baitan antolaturik. Horien helburua lan gatazkak sindikatuaren baitan konpontzea da, langileen eta enpresarien arteko gatazka eta beraz klase-borroka ukatuz, eta beraz greba eta langileen alde bakarretik aurrera eraman daitezkeen grebak eta bestelako neurriak baztertuz.

Hori guztia dela eta, sindikatu bertikalak diktadurazko erregimenek bultzaturiko sindikatuak izan dira, maiz derrigorrezko afiliazioaren bitartez eta beraz askatasun sindikala ukatuz.

Zentzu hertsiagoan, Sindikatu Bertikala erregimen frankistak eraturiko lan erakundea izan zen, langile eta enpresarien arteko harremanak finkatu zituena. Sindikatu Bertikalak, erregimenak onartu zuen sindikatu bakarra eta greba eskubidea ukatzen zuena, garrantzi handia izan zuen erregimenaren funtzionamenduan; hain zuzen ere, Gorte frankistetako ordezkarien herenak Sindikatu Bertilakeko kideak ziren, arlo bakoitzean izandako hauteskunde kontrolatuetan hautatuak.

234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.