Kontzientzia morala (sinderesia)


KategoriakFilosofia

Kontzientzia morala, eskolastikan sinderesia deitua, (antzinako grezierazko συντηρῶ, syntero, aditzetik, "zaindu, gorde, atxiki, adi egon"), gizakiok zuzentasunez erabaki eta jokatzeko dugun ustezko berezko ahalmen eta predisposizioa da, bertuteen printzipioak ulertuz eta jarraituz. Garbi eduki behar da ordea, sinderesia ez dela bertuteen multzoa, baizik eta bertute horiek izateko ahalmena. Adiera zabalagoan, gizakiaren arrazoi naturala litzateke.  Lehen aldiz Aristotelek kontzeptua aipatzen duen arren, sinderesiak bereziki eskolastikan asmatu eta landutako kontzeptua da, bereziki Tomas Akinokoaren eskutik. Jeronimo Estridongoak  scintilla conscientiae edo kontzientziaren txinparta deitu zion.

Ikus, gainera

Erreferentzia

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.