Silogismoa premisa izeneko proposizio batzuetatik, orokorrean bi (premisa nagusia edo handia eta premisa txikia), eta erregela logikoak baliatuz, konklusio batera heltzen den argudio mota da. Silogismoaren baliozkotasuna hura osatzeko baliatzen diren erregela logikoetan oinarritzen da, premisa horien egiazkotasunari, errealitatean duten korrespondentziari alegia, erreparatu gabe; horrela silogismo bat zuzena izan daiteke, baina konklusioa faltsua.
Loturiko artikuluak
TesiaTesia eztabaida eta defentsarako plantzeatzen den teoria edo proposizioa da. Etimologiaz, antzinako grezierazko τίθημι, tithēmi, “jarri”, hitzetik dator, eta "kokapena" litzateke bere itzulpen literala. Aristotelesek adiera etimologikoan nahiz proposzioo…
ProposizioakProposizioak egia-balioa duen zerak dira, egia zein faltsua izan daitezkeenak. Horien baitan sinesmenak eta zalantzazkoa dena ere sartzen dira. Adibidez, "euria ari du", "bihar euria egingo du" (oraingoz…
PremisakArrazonamendu logiko batean, premisak abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, handi, nagusi edo…