Signifikazioa eta birsignifikazioa


KategoriakAntropologia

Signifikazioa objektu, ideia edo kontzeptu sinple batek bere errealitate faktiko eta izaera literaletik haratago sortzen duen esanahia da, zeinu edo ikur moduan. Anitz dira errealitatean signifikazio berezia jaso duten entitateak. Adibidez, espazio publikoa kale eta plaza multzoaz gainera bestelako signifikazioa hartzen du, eta bertakoen topaleku eta solastoki edo ikono turistikoa izan daiteke, espazio publikoa bereganatzen duten agente sozialen arabera. Arestiko adibidean bezalaxe, signifikazioa objektuaren edo dena delakoaren apropiazioa egiten duenak finkatzen du, objektu edo dena delakoa bereganatu egiten duena alegia, eta prozesu hori kondizio sozial jakinen baitan eta boterearen azken ondorio gisa garatzen da askotan, boterea duena baita finean nolako signifikazio edo esanahia ezarri behar den. Kondizio sozial horiek aldatzen direnean edo botere-gatazkak daudenean, objektu horiek bereganatu eta signifikazio berriak hartzen dituzte, birsignifikazio deritzon prozesua garatuz.

Birsiginifkazioaren terminoa beste helburu batekin ere erabiltzen da, hala nola objektu batek signifikazioa galdu, baino balio kultural, estetiko edo historikoa izateagatik gorde behar denean. Kasu horietan, politika kulturalek esanahi berria ematen saiatzen dira, objektu hori atxikitze aldera.

257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.