Signatura topografikoa


KategoriakBibliotekonomia

Bibliotekonomian, signatura topografikoa liburutegi edo artxibategi bateko liburu eta agiriei esleitzen zaien zifra eta letra kode bat da, liburua edo dokumentua non kokatzen den adierazi eta liburuan edo dokumentuan etiketa gisa atxikitzen dena, gehienetan horren bizkarrean, eta liburua apaletan erraz bilatzeko ezartzen dena. Honela osatzen da signatura topografikoaren kodea: lehenik eta behin, dokumentuaren gaiari edo motari dagokion Sailkapen Hamartar Unibertsaleko zenbaki-kodea jartzen da, baina batzuetan horren ordez, bereziki funtsaren zati handiena fikzioak osatzen duenean, generoari dagokion letra bat da (adibidez N, eleberria edo nobela dela adierazteko); ondoren egilearen lehenengo hiru letrak jartzen dira maiuskulaz, eta azkenik izenburua adierazten duten hiru letra minuskulaz. Liburuak eta dokumentuak lehenik Sailkapen Hamartar Unibertsaleko zenbaki-kodearen arabera ordenatzen dira, gai edo motaren baitan, egilearen lehenengo hiru letren arabera, eta azkenik horren baitan izenburuaren arabera.

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.