Antsietatea edo herstura tentsio, ezinegon eta asaldurazko emozioa da, subjektu batek arrisku bat mehatxutzat hartzen duenean sortzen dena, mehatxu hori guztiz identifikatzeko gauza izan ez, eta ondorioz horri…

Sigmund Freud (1856-1939) fisiologo, sendagile, psikologo eta pentsalaria izan zen, psikoanalisiaren aitzindaria. Gogamena hiru atalek osatzen duten sistema moduan (zera, egoa eta superegoa), burmuinaren zati fisikoak izan gabe, ikertu zuen. Teoria horretan hainbat kontzeptu berri txertatu zituen, hala nola inkontzientea, haurtzaroko sexualitatea eta errepresioa. Haren iritziz, gizakiaren ekintzek ere (zentzu zabalean, ametsak ere barne) esanahi sinboliko finkoa dute. Ikuspegi berri hori iraultzailea izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan eta egun ere, Freuden lanak oinarrizko erreferentzia dira psikoanalisian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.