Sexu orientazioa, sexu-joera edo orientazio sexuala sexu jakin batenganako sexu desira eta afektibitate sexuala da. Sexu orientazioa beste sexuko pertsonengana zuzentzen denean, sexu orientazioa heterosexuala dela esaten da, gizonarengandik emakumearengana nahiz emakumearengandik gizonarengana; sexu orientazioa sexu bereko pertsonenganakoa denean, sexu orientazioa homosexuala dela esaten da. Pertsona batek gizon nahiz emakumeenganako sexu orientazioa izan dezake, eta orduan sexu orientazioa bisexuala dela esaten da. Sexu orientazioa asexuala ere izan daiteke, pertsonak desira sexualik sentitzen ez duenean, ez gizonengana ez emakumeengana.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, sexual orientation; gaztelaniaz, orientación sexual.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sexu abstinentziaSexu abstinentzia edo abstinentzia sexuala pertsonak batek sexu harremanak izateari, bereziki sarpenarekin, uko egite borondatezkoa da, erabaki pertsonal baten ondorioz (asexualtasunagatik, beldurrez, lotsagatik edo izandako sexu esperientzia txarrengatik),…
Sexu askapenaSexu askapena dominazio-sistema batek, erljioaren doktrinak edo moralak giza sexualitatearen inguruan ezarri dituen galarazpen, eragozpen edo oztopoak gainditu eta gizartean sexualitatea askatasunez bizi eta gozatzea da. Finean, sexu…
Homosexualitatea eta homosexualakArtikulu hau gizakien homosexualitateari buruzkoa da. Homosexualitatea sexu bereko pertsonenganako sexu orientazioa da, hots sexu bereko pertsonenganako erakarmen sexuala, erotikoa edo erromantikoa. Beste bi sexu-orientazio kategoriko nagusiak heterosexualitatea…