Sexu harremana edo harreman sexuala bi pertsona edo gehiagoren artean gertatzen den sexu jarduera da, borondatezkoa, gorputzaren kontaktu estuarekin eta helburu gisa plazera (nahiz eta ez den…
Sexu-harreman esporadikoak (latinezko sporadicus eta antzinako grezierazko σποραδικος , "sporadikos", literalki "sakabanatua") pertsona batek aldiro bikotekide batekin edo ezberdinekin izaten dituen sexu harremanak dira, iraunkortasunezko konpromisorik eta lotura emozional sendorik gabe. Sexu-harreman esporadikoek osasun-arrisku larriak ekar ditzakete, behar bezalako babes-neurriak (preserbatiboa, bereziki) hartzen ez badira. Ikuspuntu soziologiko batetik, Mendebaldeko gizarteetan gizonezkoek joera handiagoa dute harreman esporadikoak bilatu eta onartzeko, emakumeek bikote harreman egonkorrak bilatzen dituzten bitartean. Batzuen arabera, joera bereizgarri hori emakumeen sexualizazioaren ondorioetako bat baino ez da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.