Sexu askatasuna pertsonak indibidualki sexu orientazioa mugarik gabe definitu eta euren sexualitatea kontzienteki garatu eta eta gizartean bizitzeko eskubidea da, besteen sexu askatasuna mugatu eta urratu gabe, diskriminaziorik,…
Sexu gogorra sexu praktika estereotipatuak, bereziki porno iruditeriatik eratorriak, izendatzeko erabili ohi den esamoldea da. Estereotipo horretan gizon batzuek emakumeei buruz duten irudi sexualizatuak, sexistak eta patriarkalak nabarmentzen dira, praktika sexualei dagokienean, emakumeak sexualki gizonaren mendean jarriz, hala nola hari felazioak egiten eta penetrazio edo sarpen bortitzekin neurrigabe gozatzen, baginatik nahiz ipurtzulotik. Esamoldea praktika horiek gaitzesten ez dituztenek erabili ohi dituzte, besterik praktika grinatsutzat hartzen dituztelarik. Beste adiera baten arabera, sexu gogorra moral konbentzional sexualetik at dauden praktikak izendatzeko ere erabiltzen da, hala nola sadomasokismoa eta fetitxismoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hard sex; gaztelaniaz, sexo duro.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.