Sexu-genero sistema


KategoriakSexologia

Sexu-genero sistema sexu biologikoa generoa irudikatzeko irizpide bakar eta baztertzaile gisa ezartzen duen ideologia da. Horren arabera, sexua oinarrizko esentziatzat hartu eta generoa eraikitzeko erabiltzen da, genero-rol guztiak definituz. Sexu-genero sistema beste ideologia batzuen oinarrian dago, hala nola patriarkatuan eta heteroarauan. Michel Foucault filosofoaren kontzeptuari jarraiki, sexu-genero sistema biobotere bat da, finean gorputzak kontrolatzen dituen dispositibo-multzo bat, ideologia bat alegia, gorputzak nolakoak izan behar diren ezartzen duena.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sistema sexo-género.

171 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.