Sexu askapena dominazio-sistema batek, erljioaren doktrinak edo moralak giza sexualitatearen inguruan ezarri dituen galarazpen, eragozpen edo oztopoak gainditu eta gizartean sexualitatea askatasunez bizi eta gozatzea da. Finean, sexu…
Sexu abstinentzia edo abstinentzia sexuala pertsonak batek sexu harremanak izateari, bereziki sarpenarekin, uko egite borondatezkoa da, erabaki pertsonal baten ondorioz (asexualtasunagatik, beldurrez, lotsagatik edo izandako sexu esperientzia txarrengatik), arrazoi moral, erlijioso eta medikoengatik (adibidez, sexu gaixotasunak ez hartzeko). Haurdunaldia saiheste aldera ere ohikoa da sexu abstinentzia praktikatzea, antisorgailu moduan. Ez dira nahastu behar abstinentzia sexuala eta asexualtasuna: abstinentzia sexuala praktikatzen duen pertsona batek sexu irrika edo libidoa sentitu dezake, baina pertsona asexualek ez dute irrika sentitzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.