Separatismoa (politika)


KategoriakPolitika

Separatismoa entitate politiko bat (nazio bat, herri bat, ...) beste entitate handiago batetik bereiztearen aldeko jarrera eta mugimendu politikoa da, independentzia aldarrikatzen duena. Espainian, adiera gaitzesgarrian erabiltzen da nazionalismo periferikoak izendatzeko, separatistak eta beraz insolidarioak direla baieztatuz. Separatismo hitzak izan dezakeen konnotazio negatiboa saihesteko, autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea aipatzen dira horren ordez independentzia aldarrikatzen duten sektoreen aldetik.

153 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.