Antropologian, semantizazioa jatorrian existentzia objektiboa baino ez duen elementu edo entitate bat, hala nola espazio bat edo jarduera bat, izaera subjektibo, ideologiko edo sinbolikoa hartu eta horrela esanahi- eta zentzu-emaile bilakatzeko prozesua da. Adibidez, espazioaren semantizazioa gertatzen da espazio bat bizileku duten pertsonak haiek identifikatu eta etiketatzeko erabiltzen direnean, berdin gertatzen da lanbide, janzkera edo hitz egiteko moduarekin.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.