Talde akzidentala nahi gabe, aukera edo erabaki sendo edo ezaugarri komun adierazgarririk gabe, elkarrekiko harremanetan suertatzen diren pertsonen multzoa da; adibidez, egunero lantokira joateko garraio publikoan elkarrekin doan…
Sekta talde erlijioso edo mistikoa da, dogma absolutu, zorrotz eta itxiak jarraitu eta beste talde erlijiosoetatik guztiz bereizia dagoena. Sekten beste ezaugarri batzuk dira kideen arteko batasun eta elkartasun handia, kideen bizimodua gizarte ohituretatik urrun egotea, eta horren ondorioz gizartetik aparte bizitzea. Gehienetan, sekta terminoak era gaitzesgarrian erabiltzen da, dogmen fanatismoa, sektako kideen askatasun eza eta kide berriak bereganatzen baliatzen dituzten manipulazio teknikak argudiatuz; kasu horretan, sekta suntsitzailea edo arriskutsua dela esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.