Izakinen edo stock kudeaketan, entregatze-epea edo entrega-epea eskaera-puntutik, eskaera egiten den unetik alegia, eskaera jaso bitartean pasatzen den denbora da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, lead time; gaztelaniaz, tiempo de…
Izakinen kudeaketan, segurtasun-stocka edo segurtasuneko stocka (maiz Ss siglekin adierazten dena), stock minimoa ere deitua, biltegian beti eduki beharreko stock kopuru minimoa da, hornitzaileen entregak berandutu edo bezeroen eskaerak uste baino handiagoak izan daitezkeela eta badaezpada ere edukitzen dena, stock-haustura izan ez dadin. Lehengai, osagai eta bitarteko produktuen kasuan, segurtasun-stocka haiek espero den epean iristen ez diren kasuetan aurreikusten da, ekoizpen-prozesua aurrera jarraitu ahal izateko gordetzen dena. Adibide sinple gisa, enpresa batek hornitzailearengandik jasotzen dituen piezak gehienez 4 eguneko atzerapenarekin hel daitezkeela uste badu, eta egunero 100 pieza beharko balitu, segurtasun-stock moduan 4x100=400 pieza edukiko lituzke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, safety stock; gaztelaniaz, stock de seguridad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.