Segregazionismoa


KategoriakSoziologia

Segregazionismoa herritarrak euren ezaugarri sexual, arrazazko, etniko, erlijioso edo politikoen arabera bereizten dituen politika da, aparte jartzen diren gizatalde eta kolektibo horiek baztertuz, haien integrazio soziala eragotziz, eta bizitza modu duin eta askean garatzeko aukerak kenduz (ikus, gainera, segregazio soziala). Segregazionismoa gertatzen da, homosexualentzako taberna bereziak daudenean, emakumeentzako eskola edo ikasgela bereziak jartzen direnean, eta ijitoentzako bizigune bereziak jartzen direnean. Eremu geografikoetan, herri edo eskualde mailan gerta daiteke (etnia bateko kideak eskualdetik bidaltzen direnean, garbiketa etinokoan alegia), auzune eta eskoletan (aberaskumeentzako eskolak eta pobreentzako eskolak, etorkinentzako auzuneak), toki publikoetan, lanbideetan (adibidez, Indian lanbide ezduinak kasta batzuei esleitzen zaizkienean). Adibide garbiena, apartheid da, segregazio arraziala bultzatzen duen politika, besteak Ameriketako Estatu Batuetan eta Hegoafrikan indarrean izan zena XX. mendera arte.

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.