Segregazionismoa herritarrak euren ezaugarri sexual, arrazazko, etniko, erlijioso edo politikoen arabera bereizten dituen politika da, aparte jartzen diren gizatalde eta kolektibo horiek baztertuz, haien integrazio soziala eragotziz, eta bizitza modu duin eta askean garatzeko aukerak kenduz (ikus, gainera, segregazio soziala). Segregazionismoa gertatzen da, homosexualentzako taberna bereziak daudenean, emakumeentzako eskola edo ikasgela bereziak jartzen direnean, eta ijitoentzako bizigune bereziak jartzen direnean. Eremu geografikoetan, herri edo eskualde mailan gerta daiteke (etnia bateko kideak eskualdetik bidaltzen direnean, garbiketa etinokoan alegia), auzune eta eskoletan (aberaskumeentzako eskolak eta pobreentzako eskolak, etorkinentzako auzuneak), toki publikoetan, lanbideetan (adibidez, Indian lanbide ezduinak kasta batzuei esleitzen zaizkienean). Adibide garbiena, apartheid da, segregazio arraziala bultzatzen duen politika, besteak Ameriketako Estatu Batuetan eta Hegoafrikan indarrean izan zena XX. mendera arte.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…