Segregazio horizontala eta segregazio bertikala


KategoriakSoziologia

Generoari buruzko segregazioan, segregazio horizontala emakumeek eta gizonek sektore edo maila profesional baten baitan lanbide batzuetan ugariagoak izateko joera da, gehienetan gizartean inposatzen diren genero-rolekin loturikoak; adibidez, zaintzarekin eta garbiketarekin loturiko lanpostuak -erizainen kasua. esaterako- emakumeei esleitzen zaizkienean orokorrean. Segregazio bertikala, berriz, gizonek maila hierarkiko altuagoko lanpostuetan jardutearekin, eta beraz, soldata altuagoak izatearekin lotzen da (ikus, soldata-arrakala). Bata zein bestea elkar loturik izaten dira; adibidez, erizainak emakumeak dira gehienetan, eta aldi berean zirujau eta maila altuko medikuek -gizonak gehienak- baino soldata askoz txikiagoa dute.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.