Merkatu bat atomizatua dela esaten da erosle eta saltzaile edo ekoizle asko daudenean. Horrelako merkatuak daudeneko egoerari berriz atomizazio deritzo eta lehia perfekturako baldintzetako bat da. Atomizazioa sortzeko…
Marketinean, segmentazioa merkatua zenbait segmentu edo atal homogeneotan zatitzea da, enpresak haietan merkaturatze-erabaki ezberdinak hartzeko asmoz, segmentu horietako helburuzko publikoei produktu, zerbitzu eta marketin-mix bereziak eskainiz, bezeroen beharrak hobeto asetze aldera. Merkatuan sortzen den atal berezi horietako bakoitzari segmentu deritzo. Adibidez, haurrek eta helduek jogurrei buruz gusto ezberdinak dituztela irizten bada, segmentazioa bi adin-talde edo segmentu horiei produktu ezberdinak eskaintzea litzateke. Produktu generiko bat era bereizian eskaintzen denean, sektoreko enpresak lehia monopolistan daudela esaten da.
Segmentazio-irizpideak merkatuan atal ezberdinak bereizteko irizpideak dira; adibidez, adina, horren arabera produktu ezberdinak merkaturatzen direnean; edo toki geografikoa, edizio lokal ezberdinak dituen egunkaria plazaratzean.
Segmentazio-irizpideen sailkapen hau egin daiteke, non irizpide objektiboak (zuzenean behatu daitezkeenak) eta subjektiboak (gizabanakoaren baitakoak) eta orokorrak (produktuarekin eta erosketarekin zerikusirik ez dutenak) eta espezifikoak (produktuarekin eta erosketarekin zerikusia dutenak):
Merkatuan bezero-talde ezberdinak bereizi eta horientzat produktu bereizia eskaintzen zaienean, merkatu-segmentazioa egiten dela esaten da; adibidez, haurrentzat eta helduentzat produktu ezberdinak eskaintzen direnean.
Produktu-segmentazioa bezero-talde jakinik bereizi gabe, produktu baten bertsio edo aldaera ezberdinak merkaturatzea da, aldaera horien ezaugarri bereziek bezeroen uneko beharrak hobeto asetuko direlakoan; adibidez, esne osoaren eta esne gaingabetuaren arteko bereizketa produktu-segmentazioa da.
A priori segmentazioan segmentazio-irizpide edo aldagaiak aukeratzen dira merkatu-ikerketa baino lehen, bezeroei buruz datuak jaso baino lehen (a priori, alegia), horien arabera segmentazioa burutzeko; hala, a priori segmentazioan segmentazio-irizpideak orokorrak izaten dira, adibidez adina eta sexua. A posteriori edo post hoc segmentazioan, berriz, bezeroak cluster edo taldetan, gero segmentu izango diren horietan alegia, biltzen dira, preferentziak, erabilera eta pareko aldagaiak jasotzen dituen merkatu-ikerketan jasotako datuen arabera.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.