Kalitatearen kudeaketa edo kalitate kudeaketa erakunde batean, plangintza baten baitan kalitatearen helburuak eta politikak ezarri eta kalitatea garatu, bermatu, kontrolatu eta zuzentzeko antolatu eta koordinatu egiten diren baliabide,…
Sarreren kudeaketa edo diru-sarreren kudeaketa (ingelesez, yield management, revenue management; gazteleraz, gestión de ingresos) ondasun eta zerbitzuen salmentatik mozkinak maximotzeko teria, estrategia eta praktika da, bezero egokiari ondasun eta zerbitzu kantitate egokia eskainiz une egokian eta leku egokian. Adibidez, sarreren kudeaketa arrunta hoteletako gelen alokairuan, garaiaren arabera eta bezero motaren arabera prezio eta gela kopuru eta zerbitzu ezberdinak eskainiz; baita ere, hegaldi-erreserbetan, unearen arabera eta bezero motaren arabera, prezio eta leku kopuru mugatuak eskaintzen direlako, betiere mozkina maximotzeko helburuarekin. Bereziki kostuak finkoak diren negozioetan erabiltzen da, non sarrerak maximotzea mozkinak maximotzeko gakoa den, hala nola hoteletan, hegaldietan, eta antzerki, kontzertu eta beste ikuskizunetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.