Sarrera marjinala


KategoriakEkonomia

Ekonomian, sarrera marjinala enpresa batek produktu-unitate bat gehiago salduta eskuratzen duen diru-sarrera gehigarria da. Kontzeptua mikroekonomian erabiltzen da, analisi marginalistan eta eskola neoklasikoan bereziki, enpresak mozkinak maximotzeko irizpidea zehazterakona; hain zuzen ere, teoria ekonomiko horietan enpresak mozkinak maximotzen ditu kostu marjinala eta sarrera marjinala berdinak direnean.

Lehia perfektuan, merkatuko prezioan enpresak nahi adina saldu dezake, eta ondorioz unitate bat gehiago salduta, merkatuko prezioa jasoko du; beraz, sarrera marjinala, unitate bat salduta eskuratzen den sarrera gehigarria alegia, bat etorriko da prezioarekin. Monopolioan, ordea, enpresak finkatzen du zein preziotan saldu bere produktua, eskaria prezioa horren araberakoa izanik: unitate gehigarri bat saldu nahi badu, prezioa jaitsi egin beharko du, eta gainera prezio txikiago horretan saldu beharko ditu ekoitzi eta saldutako unitate guztiak. Beraz, monopolioan sarrera marjinala azken unitatea saltzeko prezioa ken aurreko unitate guztiak prezio txikiagoan saltzeagatik galdutako diru-sarrera izango da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, marginal revenue; gaztelaniaz, ingreso marginal.

245 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.