Saroiak


KategoriakEuskal Herria

Saroiak, Mendebaldean sarobe eta korta eta Zuberoan kaiolar ere deituak, Euskal Herriko hainbat tokitan usufruktu edo aprobetxamendu pribaturako herri lurretan mugatzen ziren eremuak ziren, dela abeltzaintzarako dela ikazkintzarako, dela udarako dela negurako. Saroiek austarri edo artamugarri izeneko erdiko mugarri batetik abiaturik forma biribila zuten orokorrean, eta gaur egun ere airetiko ikuspegiek erakusten duten erabilerak -larrea edo basoa- agerian uzten dute saroiaren forma hori. Zabalera jakina zuten askotan, nahiz eta saroien hedaduraren inguruko auziak maiz gertatzen ziren; batzuetan, ordea, kanpoaldetik baztermugarri izeneko harriek  mugatzen zuten saroia. Erdi Arotik daude horiei buruzko idatzizko agiriak, baina badirudi antzina ere existitzen zirela. Itxura guztien arabera, saroiak funtsezko elementuak izan ziren abeltzaintzan oinarritutako ekonomia erregulatu eta arautzeko. Euskal Herrian ehunka saroien aztarnak daude, eta Euskal Herritik kanpo Pirinioetan eta Kantauri isurialde osoan ere aurki daitezke.

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.