Ehorztokia hildako bat hilobiratu den lekua da, batzuetan lurrez estalitako hilobia baino ez dena, baino maiz monumentu gisako eraikuntza ere duena. Ehorztokia monumentu nabarmena denean, mausoleo dela esaten…
Sarkofagoak harri, terrakota edo metalezko hilkutxak dira, gehienetan margolanez eta eskulturez apainduak, barruan hildakoaren gorpua sartzeko hilobia dutenak. Antzinako Egipton, sarkofagoak hildakoaren etxea balitz bezala hornitzen ziren, denetariko objektuekin. Halaber, ohikoa da sarkofagoa hiletarako propio egindako eraikinetan egotea, hala nola piramide, hipogeo edo tenpluetan. Antzinako greziarrek sarkofagoak baliatu ez zituzten ere, erromatarren artean sarkofagoen ohitura zabaldu egin zen, bereziki familia aberatsen artean eta hortik Erdi Arora, bereziki mandatari eta aristokraziako jendearentzat betiere.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.