Sare pribatu birtuala, ingelesez VPN (Virtual Private Netwrok) izenez ezagunagoa, sare publiko batetik (nolabait esateko, edozein ordenagailutik) sare lokal edo pribatu batera sartu eta bertan jarduteko aukera ematen duen sistema da. Erabiltzailea edozein ordenagailutik konektatzen da sare pribatura eta bertatik sare pribatuko gailu batean balitz bezala (hortik birtual izena) aritzen da, informazioa jasoz eta bidaliz, sare pribatuko protokolo, kontrol eta segurtasun neurri guztiekin. Horretarako tunelizazio izeneko prozesua garatzen da, sare pribatura helarazi eta handik jaso beharreko informazioa enkapsulatuz, pakete txikietan, eta enkriptatuz, sare publikoko nodoek informazio horren existentzia eta izaeraren berri ez izatearren. Sare pribatu birtual batean aritzeak bestelako erabilerak ere baditu, hala nola datuen trafikoaren anonimizazioa, erabiltzailearen jatorriko IP helbideak ezkutuan geratzen baitira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Sistema-administratzaileaSare moduan antolatutako sistema informatiko batean, sistema-administratzailea (ingelesez, sysadmin) sistema osoaren funtzionamendu eta erabilera kontrolatzen duen teknikaria da, hardawarea eta softwarea instalatu eta konfiguratu, lan-kontuak eta baimenak esleitu,…
Ikasgela birtualaIkasgela birtuala irakasleak eta ikasleak elkarrekin bildu eta harremanetan jartzeko ingurune digital eta sistema informatikoa da, klaseak eta jarduerak birtualki, ingurune digitalean bertan alegia, garatzeko aukera ematen duena.…
Proxy (informatika)Informatikan, proxy-a zerbitzari informatiko eta erabiltzaile baten arteko konexioan ezartzen den bitarteko hardware edo ekipamendu informatikoa da, zubi lanak egin eta helmugako zerbitzarirako informazioa bideratu egin duena eta…