Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Sara izeneko gizona Bernardo Atxagak 1996an plazaraturiko eleberri laburra da. Eleberriko protagonista Martin Saldias da, Sara ezizenez, Zumalakarregi jeneral karlistaren esanetara liberalen aurka jarduten duena, espia moduan. Eleberrian jardun horretan izandako abenturak eta gerrari buruzko desengainua kontatzen dira. Gerra giroko eleberria izan arren, gerraren zentzugabekeria eta bakea aldarrikatzen dituen liburua da.
Lehen kapitulua
1833an Fernando VII.ak gutuna bidaltzen dio anaia Carlosi, erregetza bere alabari emango diola aditzera eman eta onartzeko eskatuz. Carlosek ukatu egiten du erabakia. Fernando hilabete batzuetara hil zen eta Isabel alaba txikia izendatu zuten erregina. Txikia den bitartean, Ama Maria Cristinak kudeatzen du monarkiaren boterea. Carlosen aldekoak, karlistak izenekoak, matxinatzen dira, bereziki Euskal Herrian eta Katalunian, Isabelen aldeko liberalen aurka.
Borroka haietan istorio gogoangarria bizi du Martin Saldiasek, Sara ezizenekoak, Zumalakarregi jeneralaren esanetara zelatari edo espia moduan jarduten duena. Bere abentura bidaia batez hasten da, Bilbotik ihes eginda, Nafarroara joateko, agiri faltsuekin, Zumalakarregirentzat informazio garrantzitsua eramateko helburuarekin. Marinel ibilitakoa da. Zaldiz iristen da Etxarri-Aranazera, liberalek hartuta duten herrira. Zumalakarregi gertu dago, Irurtzunen.
Bapatean liberalen patruila batek geldiraratzen du eta paperak erakusteko esaten diote. Lasai hitz egiten du patruilako buru tenientearekin, Valdivielso tenientearekin, tontoarena egiten. Valdivielsok Sara den galdetzen dio, eta noski Martin Saldiasek ezetz dio, bera gizona delako, baina larri, orain badakielako liberalek badakitela espioia dabilela inguruetan. Bidea jarraitzen uzten diote. Baina Martin buruari bueltaka hasten da, nola jakin dute liberalek espioiarena? Karlisten kanpamendutik uste du, beraz karlisten artean badago traidore bat, ulertzekoa ere badena armada karlista boluntarioz osatua izanda, disziplinarik gabe. Irurtzunera heltzen ari dela, karlistek Sara emakumea dela uste behar duela pentsatzen du, Valdivielsok ere hala jakinarazi diolako, eta beldurrez da gizona izanda nolako harrera egingo dioten. Emakumez mozorrotzen da Irurtzunera susmorik sortu gabe sartzeko. Herrira sartu eta zentinela batek altoa eman, eta Sara dela esan arren, bere aurka oldartzen da, sastakai edo laban batez, baina Saldiasek saihestu egiten du.
Valdivielsok pentsatu zuena
Valdivielsok kontatzen du Etxarritik Sara izeneko zelatari edo espioia igaroko delako berria jaso dutela kontatzen du, eta hura babestu nahian, patruiletan egoteko eskaintzen du bere burua. (Beraz, Valdivielso infiltratu karlista da liberalen artean). Saldias ikusi zuenean, eta gizona izan arren, berehala jakin zuen hura zela espioia tontoarena eginez disimulatzen zuelako. Saldiasi ohartarazteko Irurtzunen traidore bat egon behar zela aipatu du berarekin izandako topaketan Sara bilatzen ari direla.
Bigarren kapitulua
Sara eta zentinela gauez borroketan ari direla, Saldias konturatzen da zentinela eskolako aspaldiko laguna dela, Aranburu izenekoa, Dominus ere deitzen diotena, latinezko hitzak atsegin dituela eta. Elkar ezagutu eta borroka eten egiten dute, biak harriturik. Beste lau gizon hurbiltzen dira, Carrasco izeneko sarjentua buru, Napoleon ezizena duena, eta hizketan hasten dira. Guztiek dakite Sara izan behar duela berak, eta beraz ez da harritzekoa Saldiasentzat Etxarrin liberalek ere horren berri izatea. Haserretu egiten da horregatik gizon horiekin. Baita ere hiltzen saiatu direlako, aurrez kontraseina eskatu gabe, zabarkeriaz itxuraz baina gero ikusiko denez nahita. Aranburuk Saldias afaltzera eramaten du, ofizialen jantokira, Aranburuk frantsesez dakienez hara sartzeko baimena duelako. Aranburuk tropako frantses batzuk aurkeztuko dizkiola esaten dio. Afaldu baino lehen, ordea, Saldiasek Zumalakarregi jeneralarekin, Osaba Tomasekin alegia, elkartu nahi du, dakarren mezua adierazteko. Herrian duen egoitzara abiatu, eta sartu behar duenean hango zaintzailek geldiarazi ondoren, Merino tenientea buru, pasatzen uzten diote, harrera hotzarekin ordea. Jenerala esna dago, lorategian. Armentxa izeneko militar karlista Bilbon afusilatu dutela jakinarazi ondoren, benetan inportantea den mezua helarazten dio: egun jakin batean Carandolet jeneral liberalak bere tropekin Bianatik Iruñeara joateko asmoa duela. Berehala, Zumalakarregik goizean gizon guztiak martxarako agindua ematen du. Saldiasek esaten dio azkenik liberalek badutela bere zelatari lanaren berri, eta beraz tropa karlisten artean traidore bat egon behar dela. Jeneralak horren berri Merino tenienteari emateko esaten dio.
Aranburuk pentsatu zuena
Aranburuk pentsatzen du ez zuela imajinatzen Sara zelataria Saldias txikitako laguna izatea. Moztuta geratu eta horregatik ezin izan zuen hil, pentsatuta zuen bezala. Gainera nola justifikatu behar zuen besteen aurrean Saldiasek bera ezagutu eta gero hiltzea. Bere egoera delikatua dela ikusten du. Badaki Saldias azkarra dela eta korapiloa askatu eta bere susmoa hartuko duela azkenean.
Hirugarren kapitulua
Zumalakarregirekin egon eta gero, Saldias elizarantz abiatzen da. Han ofizialentzako jantokia dago, eta Aranburu haien sukaldaria da. Ofizioa Parisen ikasi du, eta Madrilgo jatetxe batean aritua da gero. Saldias harritu egiten da, ikasle ona zenez nolatan hartu duen ofizio hori. Gainera, sukaldari, interpretari eta borrokan ere dihardu Aranburuk. Tropa karlisten zabarkeriaz ere kezkaturik dago, herrira sartzean egin dioten erasoarekin eta haiekin izandako eztabaidarekin, eta Zumalakarregiren zaintzaileen harrera hotzarekin. Aranburuk kontatzen dio Carrasco eta Merino Madrilen konbentzitu zituela karlistekin biltzeko. Lotara doaz, baina aurretik Saldiasek pentsatzen du salataria Aranburu izan daitekeela, Madrilen egonda suguru asko liberalen alde dagoelako benetan. Goizean goiz, jaiki eta Zumalakarregiren aginduari jarraiki Carandolet jeneral liberalaren auka borrokatzera abiatzen dira. Bidean Saldias liluraturik begiratzen die tropei, ideal baten alde borrokatzen dutelako. Baina batzuek esandakoa ere gogoratzen du, nola asko beharrak bultzaturik eta burua berotuta sartu diren. Hiru frantsesak ezagutzen ditu, Lacost, Barrez eta Bordelais; hirurak aberatsak dira, eta idealismoz bildu direnak borrokara . Lacostek zirikatu egiten du Saldias, gezurti deitzen dio, espioia denez, eta txantxetan ere zirikatzen du. Saldias mindu egiten da haren iruzkinekin, eta hasierako lilura galdu egiten du, traidorea horietako edozein izan daitekeela jakitun: Aranburu, Carrasco, Lacost. Hura aurkitzeko pazientzia beharko duela pentsatzen du.
Bitartean Carandoleten tropak Biana inguruan daude. Haiekin dago Gran Viako kondea, Iruñeko gazte aristokrata batekin, Margarita izenekoa, ezkondu behar dena, egun gutxitan. Urduri dago, lehenbailehen iritsi nahi du eta. Haitzarte batetik pasa behar dira, eta hantxe dituzte zai, ezkutuan, karlistak. San Fausto izeneko parajean daude.
Saldias Carrasco ondoan dago, eta hark eskainitako fusila hartzen du. Zumalakarregi ordez, Galarreta kapitaina da su egiteko seinalea ematen duena. Berehala, Saldiasi tiro batek jotzen dio hankan. Aranburu berarekin dago.
Azkenean, liberalak sarraskitu egiten dituzte karlistek, hildako asko, eta zauritu ere bai, tartean Carandolet jenerala. Preso batzuk hartzen dituzte, tartean Gran Viako kondea. Asteartea da, igandean festa egingo dute garaipena ospatzeko.
Arranoak pentsatu zuena
Gudako haitzartean hegaldatzen doan arranoa gose da. Guda ondoren, hildako soldaduen haragia jateari ekiten dio, ase arte.
Laugarren kapitulua
Martin Saldias konbentziturik dago gudan jasotako tiroa traidoreak tropa karlistetean dagoen traidoreak botatakoa dela. Ohean dago, kemneik gabe. Barrezek zaindu egiten du eta garbantzuak eskaintzen dizkio, baina ukatu egiten ditu, traidoreak pozoindurik egon daitezkeela eta. Gudan borrokarako deia egin zuen Galarreta kapitainak bisita egiten dio, Merino tenientea lagun duela, eta esaten dio Zumalakarregi arriskuan ikusi zutelako, traidoreak tiro egingo zion beldurrez, erabaki zutela Zumalakarregi jeneralak guda hasteko agindua ez ematea. Saldiasi karlisten artean dagoen traidore edo espioi hori zein izan daitekeen galdetzen dio, eta Saldiasek Aranburu dela uste duela erantzuten du. Merino Aranbururen alde agertzen da, Madrildik berak ekarri zuen gizona delako. Ondoren, Saldiasek Carrasko sarjentua aipatzen du, eta Merinok berriz ere ezetz. Hala ere, Saldias ziur dago tiroz hankan jo zutenak ez zirela ez Aranburu, ez Carrasco izan, bere ondoan zeudelako. Galarretak Aranburu eta Carrasco zelatatzeko agindua ematen dio Merinori. Saldias bakarrik dagoelarik, espioia eta tiro egin ziona hiru frantsetetako bat, Barrez bereziki, bera zaintzen ari den gizona, edo Merino tenientea bera izan daitekeela pentsatzen du.
Egun oso batez lo egon eta esnatzen denean, Bordelais topatzen du gelan. Gero Barrez dator. Goiko gelan Gran Viako kondea dagoela esaten diote eta Zumalakarregi jeneralak trukatu nahi duela adierazten diote, adoretsu eta zintzo jokatu duelako preso egon den bitartean. Trukean Rodil jeneral liberalaren esku dauden bost kapitain nahi ditu Zumalakarregik. Kondea ezkontzeko moduan, beraz, egon daiteke oraindik. Zalapartak entzuten dira goian, kondea eta Lacost esgriman ari direlako goian. Kondeari tratu berezia ematen diote, aristokrata dagoelako, eta horregatik ez dago kalabozoan, hala ere, oso ndo bijilatuta dago. Aranburu inguruko herrieatar joana da, igandeko festa prestatzeko. Berriz lo hartu aurretik, Merino tenientea agertzen da, eta Aranburu eta Carrascori buruz hain seguru egoteagatik barkamena eskatzen dio Saldiasi. Izan ere, gogoratzen dela zerbait aipatu ziona Zumalakarregiri ofizialen jantokian Sararen etorreraz, eta Aranburu bertan zegoela entzuten. Saldias sendatzen denerako geratzen dira bilera bat egiteko, Saldiak, Merino eta Galarreta. Saldiasek kendu egiten du Merino susmagarrien zerrendatik, baina pentsatzen du aldi berean trepa hutsa dela.
Merino tenienteak pentsatu zuena
Merinok bere baitarako pentsatzen du zuloan sartuta dagoela, pobrea izanda dirua eta bizimodu goxoa eskuratzeko kontu zikinetan sarturik ibili dela Aranbururen eskutik, eta orain nahiko garbi duela Aranburu dela traidorea, eta horrexegatik gainera eskaini zizkion Aranburuk horiek guztiak, harrapatuta edukitzeko. Aranburu salatzen du, Aranburu txibatu egingo da, eta paredoian bukatu dezake Galarreta kapitaina jakiten badu. Aranburuk tartetik kendu behar du nola edo hala. Carrascori buruz ea daki zer pentsatu. Eta lasaiago dago Saldiasi aitortuta bera espioia zelako informazioa bere ahotik atera izana eta barkamena eskatu izana.
Bosgarren kapitulua
Festaren bezperan askoz hobeto esnatzen da Saldias. Ohe ondoan utzitako gosari goxoa atseginez jaten du. Leihotik begiratu eta soldadu karlisten eta inguruko herrietako nesken joan etorria ikusten du, alaitasunez, festa prestaketa lanetan. Barrez sartu eta berari emanako gosaria eta arreta guztiak Aranbururen aginduz egiten direla aitortzen du. Poema liburua uzten dio eta kondearengana doala esaten dio, pena ematen diolako, ezkontzekoa delarik, orain peso dagoelako eta gainera kanpoko festa giroa ikusten. Saldiasentzat txorakeriak dira horiek. Poema liburutik zerbait irakurri eta berehala Lacost eta Bordelais agertzen dira. Lacostek barkamena eskatzen dio, sustoa bakarrik eman nahi ziola eta dena istripua izan zela. Lacostek kondearekin egin behar duen esgrima saioaren zaratatik ihesi, makila hartu eta herritik kanpora doa. Dena patruilaz beterik dago, ez urruntzeko esaten diote, normala denez, zelatatzea haien eginbeharra da eta. Garbi du orain, Lacosten aitortzaren ondoren, bi susmagarri bakarrik daudela: Aranburu eta Carrasco.
Herrira itzuli eta Aranburu eta Carrascorekin topatzen da. Ausartentzako afaria ospatu behar da, eta prestatzen ari dira. Txantxetan aritzen da Aranburu, ausarta zein den eta zein ez den, eta Carrasco inozoa bera beti ausarta izan dela dio. Saldiasek alde egin eta Merino tenientearekin topatzen da. Festan ez du parte hartu nahi, eta Galarretarekin egin behar duen bilera batera gonbidatzen du, Aranburu traidorea den edo ez argitzeko besteak beste. Etxera heldu eta lurrean etzanda ikusten du gizon bat, biharko meza eman behar duen apaiz gisa aurkezten duena bere burua. Saldiasek ere siesta egin eta esnatutakoan ofizialen bilerara doa. Han Don Ignacio ere badago, Saldiasek ezagutu berri duen apaiza, eta kontatzen du bileran Etxarri-Aranatz-en sei kainoi daudela, eta bost mila fusil, eta erraz eskuratzeko modukoak, han ofizial espioi bat dutelako zai, herriko ateak irekitzeko prest behar denean. Zumalakarregik onespena ematen du, kainoi gutxi dute eta. Galarretak esaten dio Saldiasi bera bidaltzekotan egon dela Etxarrira informazioa egiaztatzera, baina azkenean fidatu dela apaizak dioenarekin. Traidoreari buruz, Galarretari esaten dio ez dakiela zer pentsatu bera hiltzeko saioari buruz, orain tiroa Lacostek txantxetan egin ziola jakin duelako. Traidorea Aranburu dela sinetsita dago oraindik ere. Merinok atxilotzea proposatzen du eta torturaz aitortzea bera dela bilatzen duten gizona. Galarretak itxaroteko agintzen du.
Plateria kaleko lo-tokirako bidean, Saldias dezepzionaturik dago zertxobait, Zumalakarregi gizon kopetilun eta eroria delako, propagandak esaten duenaren aurkakoa. Bera borrokan jarduteko motiboak kolokan ikusten ditu. Poesia liburua irakurtzen hartzen du lo.
Carrasco sarjentuak pentsatu zuena
Carrasco asaldatuta dago, Aranburuk esaten diolako Saldiasi esateko etorri zen egunean bere aurka oldartzea bere errua, Carrascorena alegia, izan zela, Aranbururekin Saldiasek dituen ezinikusiak ezabatzeko. Ez du begi onez ikusten berak egin ez zuen gauza bat bere gain hartzea, gainera Aranburuk agindu zion postu-igoera oraindik ez da gauzatu. Ikusten du baita ere Merino atzetik dabilkiola. Eta urduri dago gajoa, ez dakielako zer gertatzen ari den.
Seigarren kapitulua
Igande goizean Saldias apaizarekin ateratzen da herriko festa giroa ikisteko. Apaiza izan arren, neskei begiratzen die Don Ignacio eta dantzan ere hasten da. Saldias ez du festa giroan sartzeko gogorik, karlismoarekin atxikimendua baino jendea liberbitzeko gogoa erakusten ari delako. Ofizialen jantokian, hiru frantsesekin eta Carrascorekin elkartzen dira. Hiru neska ederrekin daude, bereziki bat Isane izenekoa, begi urdinekoa, oso ederra da. Jaten, edaten eta kantuna pasatzen dute denbora. Bordelaisek dantza egiteko eskaera egiten die neskei, hauek baiezkoa eman, eta harekin joaten dira. Handik gutxira, Gran Viako kondeak Bordelais hil ondoren ihes egitea etorri dela esatera datoz zaintzaileak, neska horien laguntzarekin zalantzarik gabe. Merino Lacost eta Barrez abiatzen dira kondearen atzetik, berehala harrapatu eta Lacostek ezpataz hiltzen du. Neskak ez dituzte preso hartu, Barrezek nahi izan ez duelako, emakumeak zirenez. Saldias haserretu egiten da, neskei itaunketa eginez jakingo zutelako zein diren traidoreak.
Berehala, Etxarri-Aranazko erasoa prestatzera doaz, baina Zumalakarregi Irurtzunen geratzen da. Erasoa gaizki ateratzen da: Don Ignazio igelaren korroka egiten dio seinale moduan barruan duen laguntzaileari, Valdivielso tenienteari alegia, baina erantzunik ez du. Tropa karlistetatik tiro bat aditzen da, eta Etxarriko liberalak erasoa gertatu behar dela ohartarazita, kontraerasoa egiten dute, ihesi doaz karlisten aurka. Soilik Don Ignacio eta boluntario bakan batzuek egin zieten aurre liberalei. Zumalakarregik horren guztiaren berri izan ondoren, tropak formazioan jarri eta soldadu karlistetatik bat afusilatu behar dela agintzen du, zozketaz, ausardia faltagatik eskarmentu moduan.
Valdivielso tenienteak pentsatu zuena
Pozik zegoen Valdivielso tenientea, Sara edo Saldias salbatzea lortu zuelako Etxarrin, alde egiten utziz, eta baita San Faustoko garaipenagatik. Etxarriko liberalen aurkak karlistek egiten duten erasoan ordea, kemena urritu eta ez dio erantzun Don Ignacioren seinaleari. Liberal eta karlisten arteko borrokan karlisten koronelak hiltzen du, jakin gabe bera ere karlista dela. Eta orain, dena gaizki atera dela, hilda dagoela hitz egiten du.
Zazpigarren kapitulua
Irurtzungo plazan formazioan daude soldaduek zenbaki bana dute, formazioan duten posizioaren araberakoa. Hiru frantsesak, Aranburu eta Saldias bera ere tartean daude. Galarreta kapitainak eta Merino tenienteak zuzentzen dute zozketa. Herriko haur batek papera atera, eta Merinok irakurtzen du, hamaseia, Aranbururena. Aranburuk korrika alde egiten du, baina berehala harraptu eta preso hartzen dute. Saldias lotara doa, eta sentimendu tristeak ditu, ez baitu Aranbururen aurkako gorrotorik sentitzen, tristura sentitzen du, Aranburugatik eta gerragatik ere bai, ja ez dakin ongia eta gaizkia bereizten. Bilbora itzuli nahi du. Arratsaldean esnatu eta Barrezek Aranbururen gutuna ekartzen dio, kalabozoan idatzia. Aitortzen du infiltratua dela, eta Carrascotaz baliatu zela Irurtzunera sartu zen gauean, bere aurka oldartu eta bertan hiltzeko ahaleginean laguntzeko, Lacostek baliatu zela bere aurka tiro egiteko, txantxetan bazen ere, eta Bordelaisetaz ere bai, Margarita de Mendozak engainatuta kondeak ihes egin zezan. Bestelako konlizerik ez duela dio. Bere zortea madarikatzen du.
Gutuna irakurrita, Saldias buelta bat ematera atera eta kanposantura heltzen da. Bordelais gaztearen hilobia ikusten du tristuraz. Aranbururena izango den hilobik ozuloa egiten ari da gizon bat. Triste dago guztiagatik. Herrira itzuli Merino tenienteak aitortzen dio hamasei zenbakia nahita, zozketako zenbakia aintzat hartu gabe, esan zuela, Aranburu akabatzeko. Saldiasek Bilbora itzultzeko baimena eskatzen dio. Merinok baimena eman bai, baina Aranbururen fusilamendua ikusi behar duela agintzen dio. Carrascok liberalekin desertatu duela adierazten dio. Edanda dagoen Lacostekin topatzen da, Lacostek dena bere errua izan dela dio, kondea Plateria kaleko etxera ekarri zuelako, harekin esgriman jarduteko. Barkamena eskatzen dio hankan jo zion tiroagatik, baina hala ere berak esaten du tiro bakarra egin zuela, eta ez Saldiasek bere aurka sentitu zituen bi tiroak. Hankan jo zuena ez zen beraz Lacostek botatakoa.
Saldias oheratu, eta Aranbururen gutuna eta poema liburua irakurtzen ditu. Bilboko bere giroa du gogoan. Esnatu eta Barrez dago ondoan. Ez dio azentu frantsesez hitz egiten. Argi ikusten du orain Aranbururen gutuna gezur huitsa dela eta Barrez babesteko egina dagoela. Barrez traidorea zela atera du ondoriotzat Lacostek tiro bakarra egin zuela jakinda, eta hala esaten dio Barrezi. Esaten dio Barrezi zozketa ere gezurra izan dela. Barrezek dio helburua Zumalakarregi hiltzea zela. Margarita de Mendoza eta beste neskak preso ez hartzea, ez zela izan emakumeak zirelako, haiek babestu eta Aranburu eta Barrez bera ere babesteko, eta hori onartzeko dirua mean ziola Merinori. Horregatik dio baita ere Merino ustela dela. Barrezek aitortzen dio Saldiasi ahal izan ziola pozoina eman, edo gau horretan bertan lo zegoela hil, baina ez dela bere estiloa. Bi aukera eskaintzen ditu Barrezek: borrokan jardun, batak bestea hil arte, ala biek alde egin Irurtzundik, bakoitza bere bidetik. Bigarren erabakitzen dute. Bilbora joango da, beraz, baina lehenbizi Aranbururen hilketa ikusi beharko du.
Arena kafeko ugazaba-andreak pentsatu zuena
Andreak esaten du haserretu zela Saldiasek Nafarroan egin behar zuen lana, informazioa eramatea, aipatu zionean. Gerran ibiltzea, jendea hiltzen, ez dela zilegi, are gutxiago Jainkoagatik eta erregeagatik. Aitortzen du gerratik bueltatu eta zentzudun itzuli dela, begiak ireki zaizkiola. Berarekin ezkontzeko proposamena egin berri diola esaten du azkenik andreak.
AMAIERA
Pertsonaiak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.