Sans-culottes


KategoriakHistoria

Frantziako Iraultzan, sans-culottes (culotte-rik gabeak) direlakoek sektore herrikoi erradikalena osatzen zuten, monarkiaren eta aristokraziaren guztiz aurkakoa. Izena culotte edo galtzazpi hitzetik datorkie; hain zuzen ere, sans-culotte direlakoek aristokraziak jantzi ohi zituen culotte edo galtzazpi horiek janzten ez zituztelako, horien ordez praka luze batzuk soinean jarriz, maiz goitik beherako koloretako zerrendak zituztenak. Frigiar txanoa ere horien ezaugarria izan zen. Sans-culotte-en taldean bildu ziren bereziki langile arruntak, artisauak, merkatari txikiak, morroiak eta neskameak. Frantziako Iraultza gertakari bortitzenetan protagonista izan ziren, hala nola Bastillaren Hartzean. Izu Garaian, menditarrak direlakoen sostengu nagusia izan ziren kaleetan. Izu Garaia bukatuta, ordea, haien aurkako errepresio gogorra izan zen eta rol politikoa guztiz galdu zuten.

223 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.