Salmenta-indarra


KategoriakEnpresa

Salmenta-indarra enpresa batek bere produktu edo zerbitzuak saltzeko eskura dituen pertsona eta baliabide materialek osatzen dute.

Funtsezko elementua da marketin-mixean:

  • produktuari buruz, produktua kontsumitzailearen beharretara egokitzen lagundu dezake;
  • banaketari buruz, banaketa-estrategia bideratzen lagundu dezake, kanaleko beste eragileekin dituen harremanen bitartez;
  • prezioari buruz, bezeroarekin negoziatzen den prezioaren eragile nagusia da;
  • komunikazioari buruz, bezeroarekin harreman zuzena du.

Salmenta-indarra sendotzea erabaki estrategikoa da marketinean, eta beste erabaki estrategikoekin abantailak eta eragozpenak ditu: adibidez, masa hedabideak eta plataforma digitalak indartzea erabaki daiteke produktua saltzeko, baina horien salmenta indarrak harreman pertsonalagoa eta zuzenagoa du bezeroarekin, eta selektiboagoa ere bada. Eragozpenak ere baditu: salmenta-indarraren kostua altua da eta hedabideek eta plataforma digitalek baino bezero potentzialen kopuru txikiago batera heltzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sales force; gaztelaniaz, fuerza de ventas.

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.