Harana edo ibarra sakonune edo depresio geografiko bat da, lautada edo mendigune batek mugatua, inklinatua eta luzean eratua, ibai edo glaziar batek luzaroan zeharkatzen edo zeharkatu duena, eta…

Kredituak: JYB Devot-Wikimedia Commons
Geografia fisikoan, sakonunea edo depresioa inguruko lurraldeak baino altuera txikiagoa duen eremua da. Eskala anitzetan atzeman daitekeen forma geografikoa da: Itsaso Hila, Ekialde Hurbilean, ehunka kilometroko karratuko sakonunea da, baina metro batzuetako depresioak ere aurki daitezke, hala nola Aralar mendikatean, modelatu karstikoak sortuak. Sakonuneak haranekin nahastu ohi diren kontzeptuak dira: zentzu hertsian, sakonuneak guztiz itxiak dira, eta beraz, inguruko eremu guzti guztiek dituzte altuera handiagoak; zentzu zabalagoan, ordea, haranei ere sakonune deitzen zaie batziuetan (Ebroko sakonunea, adibidez), bereziki geologikoki lurraldearen beheratzearen edo inguruko lurraldearen goratzearen ondorioz sortu direnean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.