Sakoneko elkarrizketa


KategoriakSoziologia

Sakoneko elkarriketa edo elkarrizketa sakona elkarrizketa indibidual kualitatiboa da, aukeratutako subjektuari gai jakin bati buruz luze eta zabal hitz egiteko bidea ematen diona, mugarik gabe eta erabateko irekitasunez. Hartara, sakoneko elkarrizketa gai bati buruzko informazio sakona, izenak adierazten duen bezala, jasotzeko erabiltzen da, gaiari buruz ahalik eta dimentsio gehien biltzearren. Aldi berean, ikertzailearen erabateko ezjakintasunetik abiatzen direnean, gai bat esploratzeko erabil daiteke, bereziki ikertzaileak gaiari buruz duen informazioa oso urria denean, gerora ikerketa kuantitatibo hipotetiko baten bitartez zehaztu daitekeena. Ikerketa kuantitatibo bat osatzeko ere balia daiteke, ikuspegi eta iritzi berriak eskuratzeko. Sakoneko elkarrizketak ematen duen informazioa, ordea, egituratu gabea da, eta gai berdinari buruz izan arren, subjektu desberdinetarako aski anitza izan daiteke. Beste alde batetik, aski subjektiboa ere izaten da, subjektuak bere esperientziak eta ikuspuntuak azaltzen dituelako gaiaren inguruan. Sakoneko ikerketen emaitzen heterogeneotasuna ekiditeko, eztabaida-taldeak erabil daitezke, non subjektu batzuk batera biltzen diren, eta horien arteko interakzioak ikuspuntu komun batera eraman dezakeen. Sakoneko elkarrizketa ordea irtenbide bakar gisa agertzen da gaiari buruzko informazioa eman dezaketen subjektuak geografikoki sakabanaturik daudenean. Subjektuaren bakartasuna abantaila ere izan daiteke, beste subjektuen iritzi eta ikuspegiek bere iritzi eta ikuspegiak ez kutsatzea bilatzen bada.

Sakoneko elkarrizketak saio batzuetan zehar gara daitezke, eta orokorrean ez da komeni 30-40 minutu baino gehiago irautaea, subjektuaren arreta piztuta edukitzeko. Aurrez aurre burutu behar dira, subjektuaren eta ikertzailearen artean, baina telefonoz ere garatu dira.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, in-depth interview; gaztelaniaz, entrevistas en profundidad.

326 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.