Saio-identifikatzailea


KategoriakInformatika

Saio-identifikatzailea gailu informatiko batetik beste gailu batekin konektatu eta harekin garatzen den interakzioan sortzen den datua da, elkarrekin trukatzen den informazio multzoa bateratu egin behar dela adierazten duena. Saio-identifikatzailea bereziki erabilgarria da erabiltzaile batek webgune batean saioa hasi eta ondoren egiten dituen interakzio guztiak berari dagozkiola ziurtatzeko. Orokorrean, zoriz sortzen den kate luzea da eta iraungipen-denbora laburrekoa, interakzio horretan erabiltzailea lekua hartu nahi duten eragile arrotzen sarrera eragozteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, session ID; gaztelaniaz, identificador de sesión.

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.