Reichstag-eko sutea (1933)


KategoriakHistoria

Reichstag-eko suteak 1933ko otsailaren 27an Berlingo Reichstag edo Alemaniako Parlamentua suntsitu zuen sutea da, Adolf Hitler Alemaniako kantziler gehiengo soilarekin hautatu eta aste gutxi batzuetara. Sutearen egile gisa, Marinus van der Lubbe atxilotu zuten, Herbehereetako langile komunista bat. Epaitu eta heriotza-zigorra ezarri ondoren, gillotinan exekutatu zuten 10 hilabete geroago. Sutean komunistek izan zuten ustezko parte hartzea aitzakia gisa erabiliz, Hitlerrek Reichstageko sutearen dekretua sinatu zuen sutearen biharamunean, Alemaniako herritarren askatasun zibil politikoak bertan behera uzten zituena. Dekretua modu diskrezionalean erabiliz, buruzagi komunista ia guztiak eta hainbta oposiziogile, guztira hamar mila pertsona inguru, atxilotu zituzten. Horrela, Hitlerrek Reichstageko oposizio komunista ezabatu zuen, gehiengoa sendotuz. Lau aste beranduago, Reichstagek Hitlerri botere legegile osoa ematen zion legea onartzea lortu zuen, horrela Hirugarren Reicha abiaraziz, Hitlerren botere absolutuarekin.

Ikus, gainera

240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.