Purga politikoa erregimen, gobernu edo alderdi baten baitan burutzen den jazarpen politikoa da, hasiera batean aldeko ziren baina gero ustez kritiko edo susmagarri bilakatu diren horiek euren karguetatik egotziz (ikus, kargu-depurazioa), kanporatuz, ostrazismora zigortuz zein jazarriz, eta azkenean hilketaraino ere iritsiz. Historiako purga handienetakoa Iosif Stalinek Sobietar Batasunean burutu zuena da, 1930eko hamarkadaren bukaeran, milioika pertsonen heriotza eragin zuena.
Loturiko artikuluak
Oposizio politikoaOposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente…
 
 
Desafekzio politikoaDesafekzio politikoa herritarrek politikari eta instituzio politikoekin sentitzen duten atxikimendu eta konfiantza eza da, herritar horiek partehartze politikotik urrundu eta  politikarien aurkako arbuioa eta erasokortasuna dakarrena. Desafekzio politikoaren…
 
 
Kargu-depurazioaKargu-depurazioa erakunde edo alderdi batean kargu ofizialak betetzen zituzten pertsonak arrazoi ideologiko edo politikoengatik euren karguetatik kentzea da. Frankismoa garaitu zenean, ohikoak izan ziren depurazioak udal, unibertsitate eta…