Puntu eta bereiz


Puntu eta bereiz edo puntua eta beste aldera pasarte baten amaieran idatzi beharreko puntuazio-marka, hurrengo lerrora pasa eta pasarte berri bati hasiera emateko. Ohikoa da, aldi berean, puntu eta bereiz egin ondoren, pasarte berria koska-markarekin hastea. Puntu eta bereiz erabiltzen da aurreko esaldietan adierazi den gaiaren desberdina den beste gai bati hasiera eman behar zaionean. Askotan, ordea, ez dago argi hurrengo gaia puntu eta bereiz egiteko aski desberdina den eta horrelakoetan erregelaren aplikazioa idazlearen irizpidearen esku utzi behar da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, punto y aparte.

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.