Publizitate-saturazioa iragarkiek, orokorrean edo marka edo enpresa batenak, hedabide baten edukian betetzen duten espazioaren portzentajea da (adinidez, egunkari batean, iragarkiek betetzen duten paper-espazioaren portzentajea). Erlatiboki, publizitate-saturazioa dagoela esaten da, iragarkiek edukia osoaren zati handi betetzen dutenean. Orokorrean irizten da publizitate-saturazio handi batek esposizio-maiztasuna handitu egiten duela, baina ez ordea inpaktatu edo iritsi diren subjektuen kopurua; areago, saturazio handi batek publizitate kostua handitu egiten du baina frogatu da oroimenaren, errentagarritasunaren eta diferentziazioaren kaltetan izaten dela.
Loturiko artikuluak
Masa-hedabideakMasa-hedabideak edo masa-komunikabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari edo hortren zati handi bati zuzendutako alde bakarreko komunikazioa (ikus, gainera: Masa-komunikazioa) burutzen…
Soldata-masaSoldata-masa enpresa bateko enplegatuei ordaintzen zaizkien soldaten zenbateko totala da, kategoria eta sail guztietarako, soldata eta karga sozial guztiak (gizarte segurantzarako kuotak, ...) barneharturik. Soldata-masa kostu finkoa izan…
Saturazioa (orokorra)Saturazio terminoa (latinezko saturare aditzetik, "guztiz bete, lepo bete", satis hitzetik , "nahiko, aski") zerbait gainezka dagoela adierazteko erabiltzen da. Hainbat testuingutan erabil daiteke: Saturazio kimikoari buruz jakiteko,…