Soldata-eskala enpresa edo erakunde bateko lanpostu mota bakoitzari dagokion soldata zehazten duen zerrenda ordenatua da. Lanpostu bakoitzaren baitan ere, soldata desberdinak zehaztu daitezke langilearen esperientziaren eta trebakuntzaren arabera.
Psikologian, eskala psikometrikoa edo eskala psikologikoa zuzenean beha edo jaso daitezkeen fenomeno, egitate eta informazioan (hala nola, test edo galdetegi batean izandako erantzunak, edo estimulu batek eragindako erreakzioak) oinarritzen den neurketa edo ebaluazio kuantitatiborako tresna bat da, subjektuaren jokabide, jarrera edo bestelako bereizgarri psikologikoekin korrespondentzia zuzena duena, eta aldi berean haiek neurtzeko fidagarritasun eta baliozkotasun baldintza minimo batzuk betetzen dituena. Orokorrean, eskala psikometrikoak ematen duen balioa edo puntuazioa erantzunei emandako puntuazioak gehituz kalkulatzen da.
Beste hizkiuntzetan: ingelesez, psychometric scale; frantsesez, echelles psychométrique.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.