Pseudoproposizioak positibismo logikoaren baitan bereizi zen proposizio mota bat da, positibisten iritziz baztertu beharrekoak munduarekin lotura zuzenik ez dutelako, eta beraz egiaztaezinak direlako. Haien iritziz, proposizio zentzudunak besterik ez dira onartu behar, munduarekin isomorfia edo lotura dutenak, lotura hori egiaztaturik egia edo faltsua diren baieztatu daitekeelako. Positibista logikoentzat, pseudoproposizioak bi motakoak dira: pseuproposizio logiko edo matematikoak, zentzurik ez dutenak (sinnlos, alemanez) baina aldi berean absurduak ez direnak, prozesu logikoetan beharrezkoak direlako (hala nola tautologiak, "A aldagai bat da" adibidez) eta hizkuntzaren egitura formala deskribatzen dutelako; eta pseudoproposizio filosofikoak, zentzugabeak (unsinnig), munduari buruzkoak ez direlako, ez egiazkoak ez faltsuak, eta beraz egiaztaezinak.
Erreferentziak
- http://lalechuzademinerva.es/wp-content/uploads/2014/09/PensamientoWittgenstein2015.pdf
- https://www.e-torredebabel.com/Historia-de-la-filosofia/Filosofiacontemporanea/Wittgenstein/Wittgenstein-Proposiciones.htm
- http://uchutenshi.blogspot.com/2017/04/pseudoproposiciones.html
Loturiko artikuluak
TesiaTesia eztabaida eta defentsarako plantzeatzen den teoria edo proposizioa da. Etimologiaz, antzinako grezierazko τίθημι, tithēmi, “jarri”, hitzetik dator, eta "kokapena" litzateke bere itzulpen literala. Aristotelesek adiera etimologikoan nahiz proposzioo…
ProposizioakProposizioak egia-balioa duen zerak dira, egia zein faltsua izan daitezkeenak. Horien baitan sinesmenak eta zalantzazkoa dena ere sartzen dira. Adibidez, "euria ari du", "bihar euria egingo du" (oraingoz…
Isomorfismoak (isomorfikoak, isomorfoak)Isomorfismoa edo isomorfia bi sistemen egituren arteko antzekotasuna da, horrenbesteraino non bata deskribatu edo aztertzeko, bestea oinarritzat eta eredutzat har daitekeen. Zehatzago bi sistema edo egitura isomorfikoak edo isomorfoak direla…