Prostituzioa


KategoriakSoziologia

Lanbide zaharren gisa maiz definitua izan arren, prostituzioaren definizioa ez da sinplea.  Esan genezake, ordea, prostituzioa bereziki emakumeek diruaren edo beste zerbaiten trukean sexu harreman osoak dituzten jarduera da, modu gutxi gorabehera promiskuoan eta lotura emozionalik gabe emakumearen ikuspuntutik. Definizio honek hainbat baldintza ezartzen ditu jarduera bat prostituzio moduan definitua izateko eta denak dira beharrezkoak baina ez nahikoak:

  • truke ekonomikoa beharrezkoa da, baina ez askia, ezkontza batzuk truke ekonomikoan oinarritzen direlako;
  • promiskuitatea, bere lausotasunean (Zenbat bezero behar ditu prostituta batek benetan prostituta izateko?), ere halakoa da, emakume promiskuo bat ez baita derrigor prostituta, baina prostituta guztiak promiskuoak dira gutxi gorabehera (bezero bakarra badute, sexu esklaboak lirateke zehazkiago);
  • lotura emozionalik gabeko sexu harremanak egon badaude, prostituzioaren baitan biltzen ez direnak; adibidez eta tamalez, bortxaketa.

Bereziki emakumeen jarduera dela aipatu da definizioan, eta estatistikek hala baieztatzen dute. Gizonen prostituzioa, emakumeek ordainduta, murritza da guztiz. Dena den, aipatu beharko litzateke prostituzio homosexuala, bereziki gizonen artean., fenomeno berezi bezala prostituzioaren baitan.

Prostituzioa lanide zaharrena dela esan ohi da, baina ez horregatik zaharkitua. Prostituzioaren sektorea eta negozioak diru asko mugitzen du mundu zabalean. Horregatik, eta legez kanpo batzuetan eta legearen mugan besteetan iztaen den jarudera denez, mafia edo talde kriminalek euren atzaparretan atxiki eta kontrolatu nahi izaten dute, eta horregatik prostituzioa sexu esplotazioarekin loturiko jarduera da. 1

Hiru jarrera politiko bereizten da prostituzioaren inguruan: jarrera erreakzionario gogorrena prohibizionismoarena da, prostituzioa debekatzea aldezten duena, emakumea ere delitugiletzat hartuz eta zigortuz, baina prostituzioaren funts patriarkalari eraso egin gabe; erregulazionismoak berriz, prostituzioa legeztatzea bilatzen du, normaltasunez hartu behar den jarduera delakoan edota horretan diharduten emakumeak babesteko era egokiena delako, prostituzioaren izaera patriarkala gaitztetsi gabe; abolizionismoak berriz, prostituzioaren debekua onartzen du, prohibizionismoak bezalaxe, baina prostituten bezeroak eta proxenetak zigortuz, emakumea biktimatzat hartuz eta emakumea laguntzeak proposatzen du, jarduera horretatik aldentze aldera.

Erreferentziak

415 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.