Proposizioak egia-balioa duen zerak dira, egia zein faltsua izan daitezkeenak. Horien baitan sinesmenak eta zalantzazkoa dena ere sartzen dira. Adibidez, "euria ari du", "bihar euria egingo du" (oraingoz zalantzazkoa), "belarra berdea da" eta "2+2=4" proposizioak dira, baina "isilik!", "zer ordu da?" eta "x+1=4" ez dira proposizioak, ez baitute egia-baliorik eta bere egia balioa baldintzazkoa delako (adibidez, "x+1=4" proposizioan, egia izango da soilik "x=3" denean). Proposizioak bereziki positibismo logikoaren baitan ikertu ziren, zentzuzko proposizioak eta pseudoproposizioak bereiziz, besteak beste, metafisika gainditu eta baztertu nahian. Korronte horren baitan, Wittgensteinek proposizioak errealitatearen ereduak direla baieztatu zuen, eta beraz deskribatzaileak izan behar ziren.
Ohikoa da proposizioak esaldiekin nahastea, baina loturik egon arren, erabat desberdinak dira. Izan ere, esaldiek existentzia fisikoa dute, idatzi edo esan egiten dira, baina proposizioa beti hor dago, idatzi ala esan gabe ere; esaldiak adierazi egiten du proposizioa, eta hau hainbat eratara egin daiteke (paperean edo beste euskarri batean, hizkuntza ezberdinetan). Beste alde batetik, proposizioekin eragiketa logikoak egin daitezke (bilketa, ebaketa, ...), baina esaldiekin ez. 1 2
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Atomismo logikoaAtomismo logikoa filosofia analitikoaren baitan garatutako teoria da, bereziki Bertrand Ruseel eta Ludwig Wittgenstein filosofoen eskutik, hizkuntza argi, zehatzago proposizio guztiak egiazko/faltsu sailkatzen dituena. Horretarako hizkuntza egia/faltsu balio…
PremisakArrazonamendu logiko batean, premisak abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, handi, nagusi edo…
TesiaTesia eztabaida eta defentsarako plantzeatzen den teoria edo proposizioa da. Etimologiaz, antzinako grezierazko τίθημι, tithēmi, “jarri”, hitzetik dator, eta "kokapena" litzateke bere itzulpen literala. Aristotelesek adiera etimologikoan nahiz proposzioo…