Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Proposizio edo judizio analitikoak, haien egituraren analisi soiletik, hots, haien hitzen esanahien azterketatik, egiazkoak diren ala ez jakin daitezkeen proposizioak dira. Proposizio edo judizio sintetikoen egiazkotasuna aztertzeko , berriz, proposizioaren egitura nahiz kontrastazio enpirikoa (gauzak errealitatean horrela diren, alegia) behar dira. Adibidez, "korrika egiteko, hankak mugitu beharko dituzu" proposizio analitikoa da (korrika egitearen definizioa besterik ez da); baina "korrika eginez, lehenago helduko zara" proposizioa sintetikoa da (egiaztatu beharko da benetan lehenago helduko den, baliteke eta bidean erortzea). Bereziketa garrantzitsua da Kanten epistemologian.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.