Pronuntziamendua


KategoriakHistoria

Pronuntziamendu militarra militar talde batek gobernuaren edo indarreango erregimen politikoaren aurka egiten duen aldarrikapen publikoa eta altxamendua da. Pronuntziamenduan, matxinadan ez bezala, ez da indarra erabiltzen, eta gehienbat herriaren eta beste erakunde politikoen atxikimendua baino ez du bilatzen, haien sostenguarekin gobernua behera botatzeko. Terminoa bereziki Espainia, Portugal eta horien kolonietan erabili zen XIX. mendean zehar. Horrela, Espainian ezaguna da, Riegoren pronuntziamendua, Fernando VII.aren absolutismoaren aurka, finean Hirurteko Liberalari hasiera eman ziona.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pronunciamiento.

Ikus, gainera

169 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.