Tabuak (tongerazko tapu hitzetik, "debekatua") ekintza baten debekua da, ekintza hori edo horrekin loturiko objektua edo pertsona sakratua, zorigaiztokoa edo lohia delakoan. James Cook kapitainak jaso zuen hitza…

Promiskuitatea (latinezko promiscuus hitzetik; euskaraz, "nahastuta") aldi beretsuan pertsona desberdinekin sexu harremanak izaten diren egoera da, bereziki modu indiskriminatuan egiten badira. Promiskuitatez jokatzen duten pertsonak promiskuoak direla esaten da. Historian zehar eta kultura batetik bestera aldatu egiten da promiskuitate kontzeptua: kultura batzuetan lagun ezberdinekin sexu harremanak izatea guztiz naturala izanik, promiskuitatea harreman horiek era neurrigabe eta nahasian izateari deitzen zaion bitartean; beste batzuetan, erlijioak baldintzaturiko kulturetan bereziki, monogamiatik eta fideltasunetik aldentzen den edozein jokabide sexual gaitzesgarri da promiskuitatea. Edonola ere, promiskuitateak, pertsona ezberdinekin aldi beretsuan sexu harremanak izatearen adieran, sexu transmisiozko gaixotasunekin kutsatzeko arriskua dakar, beharrezko babes neurriak hartzen ez badira. Nazioarteko Osasun Erakundearen arabera, promiskuitatea sei hilabetetan zehar pertsona batek bi bikotekiderekin baino gehiagorekin sexu harremanak izan dituenean gertatzen da. Horretaz gain, kontrolatu gabeko promiskuitateak pertsonarengan arazo emozional eta psikologikoak eragin ditzakeen egoera gisa ere hartzen da psikologian, aurretiko beste nahasmendu psikologikoen sintoma izateaz gainera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.