Marxismoan, proletarioen diktadura edo proletargoaren diktadura kapitalismotik komunismorako prozesuan proletarioen klaseak iraultza proletarioan klase kapitalistarekin eta burgesiarekin talka egitean ezarri beharko lukeen erregimen politikoa litzateke, diktadura erakoa, non bere programa garatuz burgesia desjabetu, ekoizpen-bideak bereganatu eta botere politikoa indarrez hartu beharko lukeen, sozialismoa inposatuz. Proletarioen diktadura komunismoarekin batera bukatuko litzateke, gizaki guztiek kontzientzia berri batekin klaserik gabeko gizartea osatzen dutenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, dictatorship of the proletariat; gaztelaniaz, dictadura del proletariado.
Loturiko artikuluak
Ekoizpen-indarrakTeoria marxistan, ekoizpen-indarrak ekoizpena garatzeko erabiltzen diren ekoizpen-bideak (naturak eskaintzen dituen lehengaiak, materialak, makinak, energia) eta lan-indarra (gizakiaren lana) biltzen dira. Halaber, teknologia, antolakuntza moduak eta administrazioa ere…
BonapartismoaBonapartismoa Napoleon Bonapartek Frantzian eta mendeko lurraldeetan ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon III.ak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen politiko mota horren ezaugarri nagusiak populismoa,…
Ekoizpen-bideakEkoizpen-bidea bereziki teoria marxistan erabiltzen de kategoria da, eta ekoizpena aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta ondasunak biltzen ditu, hau da kapital fisikoa. Ekoizpen-bideei lan-indarra eta finantza-baliabideak gehitzen…