Loturiko hitzak: sozialismo, marxismo Marxismoak definitzen duen eredu ekonomiko eta soziala da sozialismo marxista. Hasiera batean, ekoizpen-bideak langileen esku dauden gizarte bat deskribatzen du, kapitalismoarekin aurka, non ekoizpen-bideen…

Marxismoan, proletarioen diktadura edo proletargoaren diktadura kapitalismotik komunismorako prozesuan proletarioen klaseak iraultza proletarioan klase kapitalistarekin eta burgesiarekin talka egitean ezarri beharko lukeen erregimen politikoa litzateke, diktadura erakoa, non bere programa garatuz burgesia desjabetu, ekoizpen-bideak bereganatu eta botere politikoa indarrez hartu beharko lukeen, sozialismoa inposatuz. Proletarioen diktadura komunismoarekin batera bukatuko litzateke, gizaki guztiek kontzientzia berri batekin klaserik gabeko gizartea osatzen dutenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, dictatorship of the proletariat; gaztelaniaz, dictadura del proletariado.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.