Produktu-zorroa (produktu-kartera)


KategoriakEnpresa

Produktu-zorroa edo produktu-kartera enpresa batek merkaturatzen dituen produktu guztien multzoa da. Produktu-zorroen ezaugarriak dira luzera (zenbat produktu dauden guztira, aurkezpen-mota guztiak sarturik) eta anplitudea edo zabalera (zenbat produktu-sorta eta produktu-lerro desberdin dauden karteraren baitan). Produktu-kartera produktu-sorta baino kontzeptu zabalagoa da, biek batzuetan kointziditzen badute, enpresa segmentu bateko produktuak baino ekoizten ez dituenean. Halaber, produktu-zorroaren definizioa zuzendaritza estrategikoari dagokion bitartean, produktu-sortaren definzioa eta garapena marketin-sailari dagokio orokorrean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, product portfolio, product mix; gaztelaniaz, cartera de productos.

168 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.