Kolore-sorta edo sorta kromatikoa, gama kromatikoa ere deitua, arte edo sorkuntza-lan bateko koloreen multzoa da. Bi motako kolore-sortak daude: sorta harmonikoak, aukeratutako koloreek ezaugarri bat partekatzen dutenean; eta…

Produktu-sorta enpresa batek bere produktu-karteraren baitan merkatu-segmentu bati begira eskaintzen dituen produktu eta horien aldaeren multzoa da. Horrela, helburu dituzten segmentuak bezalaxe, produktu-sortak sexuaren, ezaugarri sozioekonomiko eta adinaren araberakoak izan daitezke, jantzi-enpresa batek maila ekonomiko baxuko neska gazteentzako produktu-sorta (prakak, jertseak, zapatak,...) merkaturatzen duenean, esaterako. Produktu-sortaren baitan, produktu-lerro batzuk bereizten dira, produktu-kategoria espefiziko bati dagozkionak. Produktu-sorta bat tinko edo konsistentea dela esaten da, bilatu beharreko ezaugarri gisa, bere baitan bereizten diren produktu-lerroek produktu antzekoak biltzen dituztenean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gama de producto.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.