Probintzia-diputazioak


KategoriakHistoria

Probintzia diputazioak, diputazio probintzialak edo probintzia aldundiak Espainiako probintziak gobernatu eta administratu egiten dituzten organo politikoak dira, probintziako diputatuen batzarrak eta probintziako gobernuko administrazioak osatuak, legez ezartzen diren eskumenekin, bereziki luraldearen kudeaketan (ur-azpiegiturak, ingurumena), kulturan, kiroletan, ongizate sozialean eta tokiko garapen ekonomikoan. Salbuespenak dira, Espainiako Trantsizioaz geroztik, probintzia-bakarreko autonomia-erkidegoak, Nafarroa kasu, non erakunde horrek berak bereganatzen dituen lurraldeko eskumenak, Autonomia-Estatutuetan ezarritakoaren arabera. Frantziako departamenduen ereduari jarraiki, absolutismoaren zentralismoarekin bukatzeko asmoarekin, 1812ko Cadizko Konstituzioak probintziak eta diputazioak aurreikusi bazituen ere, 1833an sortu zen Espainian probintzien araberako banaketa administratiboa eta diputazioen lehen batzarrak 1836 urtean ospatzen hasi ziren.

Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan foru diputazioak edo foru aldundiak daude, foru erregimena duten diputazioak alegia, Espainiako beste diputazioak baino eskumen gehiago dituztenak, zerga bilketari buruz bereziki. Lurralde historiko horietako asanblea legegileei Batzar Nagusiak deritze, foru hauteskundeetan aukeraturiko batzarkideek osaturik.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diputaciones provinciales.

241 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.